sábado, 2 de noviembre de 2013

KULTURA EZBERDINETAKO UMEEN ARTEKO ERLAZIOA ESKOLA BARRUAN


         Gero eta jende gehiago etorri eta joaten da lan edo bizitza hobeago baten bila. Horrek gizarte guztietan kultur aniztasuna sortu du. Kultura aniztasunak aberastasuna ematen du gizarte batean, zeren eta beste kultureetatik hainbat gauza ezagutu dezakegu, baina aberastasun hori askotan ez da ikusten, eta arazoak sortzen dira kultura desberdinen arteko jendearen artean; besteak beste arrazakeria. Hainbat motatako jendea haien bizimodua eta haien kultura hoberena dela pentsatzen dute, eta ez dute errespetatzen besteena ohiturak.

          Bestalde, ikastetxeetan ikasleen artean baita ere arazoak sortzen dira askotan kultur aniztasuna dela eta. Inmigrazioari esker, hainbat ikastetxeetan kultur desberdinetako umeak daude. Normala denez, ikasgela berean kultura desberdinetako umeak ikasten dute, eta askotan, giro hauetan arazoak sortzen dira. Ume hauen etxeetan beti esaten bada, haien kultura edo azal kolorea hoberena dela eta besteena ez duela ezertarako balio, umeek sinetsiko dute, eta ikastetxeetan beste kultura bateko umea ikusiko dutenean, haien kultura defendatuko dute, bestearena zapaltzen.

          Kultur aniztasuna, eragin handia du hezkuntzan; hau da, irakasle, ikasle eta erakundeetan (eskolan). Gaur egungo eskola publiko  gehienetan, kultur aniztasuna nabaria da; besteak beste, Aranbizkarra eta Sansomendi ikastolak. Fenomeno honek alde onak eta txarrak izan ditzake. Alde txarrari dagokionez, esan daiteke ikastolek hartzen duten fama txar hori. Alde onari dagokionez, integrazio eskolak direla eta zailtasunak dituzten umeek, laguntza asko jasotzen dutela (hizkuntza,…). 

          Irakasleengan duen eragina handia da hizkuntzaren kasutik ikusten badugu; hau da, beste herrialde batetik datozen umeak, zailtasunak izaten dituztela hemengo hizkuntzarekin. Beste ikuspegi batzuetatik ikusita, irakasleek ez dira zergatik kezkatu behar dira.Gainera, ikasle batzuk, gaizki prestatuta datoz bere herrialdetatik, eta horrek klasea ematea zailtzen du.

          Ikasleei dagokionez, kultur aniztasunak ez du txarrerantz eragiten bere hezkuntza prozesuan; hobeto esanda, haien ikuspegia zabaltzen du, kultura ezberdinak ezagutuz. Horrek beren garapenean lagundu dezake. 

          Eskolan ikus daiteke umeek gauza ezberdinetara jolastek dutela, mutilek gehien bat futbolean eta neskek panpinekin edo gurasoetara jolasten baina ikus daiteke beste banaketa mota bat, kulturari  erreparatuz. Kultura askotan emakumearen eta gizonaren arteko ezberdintasuna oso zehaztuta dago eta txikitatik irakasten diote ze jarrera hartu behar duten etorkizunean pertsona “osoak” izateko. Hezkuntza hori etxeetan ikasten da zeren eta da etxean ikusten dutena eta jarrera horiek askotan eskoletara eramaten dituzte non batzuetan arazoak sortzen  dituztenak. Kultura ezberdinak elkarlanean aritzea hori dakar, ohitura ezberdinak daudela kultur aldetik eta agian neska edo mutil batek gauza bat “txarto” egiten duela beste pertsona batentzat zeren eta bere kulturan neska edo mutil izateagatik ezin du hori egin eta gaizkiulertuak sortzen dira beste kultura batean normala den gauza bat egiteagatik. Oso zaila da generoen arteko ezberdintasunak ezkutatzea kultura batzuetan hain zehaztuta daudenean.


          Bideo honetan ikusi ahal dugun bezala, umeek berez arrazarekiko kontzientzia daukate. Bideoan agertzen diren umeak, pertsona azkarrenak , eta gauza onenak eta politenak egiten dituzten pertsonek, pertsona zuriak direla baieztatzen dute, eta aldiz, tentelak diren pertsonak eta gauza txarrak egiten dituztenak, pertsona beltzak direla aipatzen dute. Bideoko umeei egindako galderak eskola bateko umeei egitekotan, seguraski erantzun berberak jasoko genituela. Hori dela eta, ikus dezakegu nola kultura ezberdineko umeen artean, zenbaitetan, arrazakeriaz jokatzen dela.

1 comentario: