jueves, 31 de octubre de 2013

Kultura ezberdinetako umeen arteko erlazioa eskola barruan


               Irakasle batek hainbat egoera aurki ditzake eskola baten barruan. Gu orain arte  hainbat egoera bizi izan ditugu ikasle bezala, baina hemendik aurrera irakaslearen papera hartu beharko dugu, eta hainbat egoerei aurre egin beharko dizkiegu.

               Interesgarria iruditu zaigu kultura ezberdinetako umeen arteko erlazioa aztertzea, azken aste hauetan irakaslearen papera hartu dugulako kultura asko nahasten diren eskola batean eta arreta deitu dizkigu zenbait egoera.


               Garrantzitsua da gai honi buruzko informazioa ezagutzea, modu honetan lortu ahalko dugulako arazoari aurre egitea. Honez gain, arazo hau irakasleei afektatzen diela uste dugu, eta egoera honen aurrean nola jokatu edota zein jarrera eduki behar duten ezagutzea beharrezkoa dela.

              

               

viernes, 25 de octubre de 2013

Txikitako irakasleetaz oraindik ikasi

Talde gogoeta honetan ikusi dugu guztiak oso arraro sentitu garela gure maisuekin hitz egin dugunean zeren eta oso ikuspuntu ezberdinetik aritu behar izan genuen beraien ikasle ginenean konparatuz. Beraiekin hizketan egon garenean nahiz eta arraro izan nahiko eroso sentitu ginen zeren eta geneukan”konfiantza” beste maila batera igo da, bata ez da bestea baino gehiago baina maisu-ikasle errespetu hori oraindik nabaritzen zen.

Gauzarik arraroenetariko bat izan zen ikustea bakoitzak gure irakasleari galderak egitea, papera erabat aldatuta zeuden eta horrek izan zen zailtasun nabarmenena, ez genekien zer galderak esan eta galdera bat eta bestearen artean zegoen isiluneak eramatea izerditan ez hasiz.

Kontatu ziguten beste gauza bat da zer nolako esperientziak gertatzen diren lanbide honetan, gehienak onak baina beste batzuk nahiko txarrak eta eramateko zailak zeren eta buru hotza eduki behar duzu erabaki bat hartzeko(mutil bat errepikatzea zure esku badago adibidez) eta horrek zailtasun handienetariko gauza bat dela esan digute zeren eta gero etxera doaztenean bueltaka ari direla gauzak ondo edo txarto egin dutela pentsaka eta horrek dela lanbide honen gauzarik txarrena, umeen etorkisuna beraien menpe dagoela.

Formatu behar garen gauzarik inportanteena dela uste dugu irakasle jarrera edukitzea,hau da, iniziatiba edukitzea eta ez ibili baten atzetik gure bidea egiten. Bakoitzak jakin beharko luke zer egin beharko lukeen egoera bakoitzean, maisu izanda jakin behar dugu klase baten funtzionamendua bideratu eta horrek falta zaigula uste dut eta horretan sakondu behar dugula.

KONTZEPTU-MAPA

Hauexek dira irakaslearekin hitz egin eta gero bereganatu ditugun ezaugarriak, kontzeptu mapa batean ipinita. Paint programan egina dago. Ea lagungarria egiten zaizuen.


domingo, 20 de octubre de 2013

Irakasleari egindako elkarrizketa

Pasadan ostiralean, nire antzinako eskolara bueltatu nintzen. Bertan Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntza egin nituen, eta bertara hurbildu nintzen nire 5. eta 6. mailako irakaslearekin hitz egiteko, Tere izenekoa. Oso aldatuta ikusi nuen nire eskola; patioa, liburutegia, futbol zelaiak,… dena handiagoa gogoratzen nuen. Bakarrik sei urte pasatu dira eta hamasei urte pasatu egin zirela bazirudien. Pasadan astean nire amari (eskola horretan lan egiten duenez) esan nion Tereri abisatzeko elkarrizketa bat egingo niola; beraz ostiralean eskolara joan nintzenean nire zain zegoen han bertan.

Ikusi bezain laster bi musu eman zizkidan eta oso aldatuta nengoela esan zuen, eta asko poztu zela magisteritza ikasten nuela esan ziotenean komentatu zidan. Ondoren, irakasle gelara eraman nintuen hitz egiten genuen bitartean eta kafe makinan kafe bat hartzera gonbidatu zidan. Bertan beste hainbat irakasle zeuden, gainera jantokiko denboraldian izan zen, eta klaserik ez zutenez, han bertan zeuden irakasle gehienak. Nire garaiako irakaslei ikusi nituenean asko poztu nintzen, eta nahiko aldatuta ikusi nituen. Behin gure bizitzari buruz hitz egin eta kafea amaitu ondoren, prestatutako elkarrizketarekin hasi nintzen. Egia esanda, ez nintzen oso urduri sentitu, lehenago hitz egiten egon ginelako eta horrek lasaitasuna eta erlaxazioa transmititu zidan. Hasieran elkarrizketa nahiko “formala” izan zen, baina pixkanaka pixkanaka, hasi ginen bi urte horietako gauzak gogoratzen eta momentu batzuetan lagun batekin hitz egiten nuelaren sentsazioa izaten nuen. Momentu horretan, berak ere hainbat gauza galdetu zizkidan: ea zer moduz dauden nire Lehen Hezkuntzako klasekideek, ea zer moduz Sansomendi ikastetxean (kontatu niolako bertan nengoela boluntario bezala ), ea zer moduz selektibitatearekin, institutuan… Bestalde, bere lanbidearen momenturik onenak kontatu zizkidan, baita momentu zailenak baita ere. Elkarrizketarekin amaitzeko, animoak eman zizkidan eta oso lan polita zela aitortu zidan, nahiz eta momentu zailak izan batzuetan.

 Azkenean, jantotiko ordua amaitu zen eta berak klasea eman behar zuen, beraz agurtu ondoren, ikastetxetik joan nintzen.

Irakasle hau aukeratu nuen, nire irakaslerik onena izan delako (edo onetariko bat behintzat) eta aholku oso onak ematen zizkigulako.

sábado, 19 de octubre de 2013

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA

      Atzo egin nion elkarrizketa gehien markatu nauen irakasleari: Pili Oviedori (Amaiur ikastola), hain zuzen ere. Bostgarren eta seigarren mailan izan nuen irakasle eta tutore. Kafetegi batean gelditu ginen, bi kafesne hartu eta harira joan ginen.Hasieran gure bizitzari hitz egin genuen, ikasketak, familia, etb. Momentu hartan ez nuen izan gehienek duten lotsa puntu hori, oso seguru nengoen eta egoeraz gozatzen( farrezka).

     Elkarrizketa egin ahala, eta galdera batzuk egiterakoan ( adibidez, zeintzuk izan ziren bere egoera zailena), ikusten zen konfiantza falta zela eta azaleko arazoak (garrantzitsuak ez direnak) soilik azaldu zizkidan.Hori bai, bere ustez, ikastolan bizi izan duen momenturik hoberena, 6. mailako ikasleak ikastola uzten dutenean da (momentu emozionantea).Pilik komentatu zidan Magisteritzako graduan irakasten dena (edo bere garaian behintzat), irakaslea izateko edukiak irakasten dizkizutela, eta ez praktika arloa. Azkenik, elkarrizketarekin bukatzeko, irakasle ona izateko behar diren ezaugarriak esan zizkidan: pazientzia, zu zeu izatea, eta batez ere, umeekiko enpatia.

     Irakasle hau aukeratu nuen, bi arrazoi nagusiengatik: bata, euskara ikasteko izan dituen arazo guztiengatik (bera Fustiñanakoa baita,Erribera) eta hori lortzeko borrokatu behar izan duenarengatik. Bestetik, bizitza beste modu batez ikusten lagundu didalako.

viernes, 18 de octubre de 2013

Hezkuntza bat edo bestea?

Science aldizkarian agertutako artikulua eta Jesus Jimenoren "Edución diferenciada"tik atera dugu mapa kontzeptual hau non hezkidetzaren eta hezkuntza mixtoaren onurak eta desabantailak agertzen diren.
Guztion datoei erreparatuz argi dagoena da ez bata ez bestea emaitz hobeagoak lortzen duenik, hau da, akademikoki ez daudela diferenztia handirik.

lunes, 14 de octubre de 2013

"Obeditu eta isilik egon"

Azkenengo aste honetan Wert ministroak proposatutako LOMCE lege berria pil pilean egon den gaia izan da. Dakigunez bezala, hezkuntzan jarriko den lege berri honek, zenbait aldaketa eragingo ditu gure eskoletan; sexuen arteko bereizketa, talde mixtoekin akabatzeko, edo euskara galduko duen garrantzia, besteak beste. Hezkuntza sistema atzeratuko duen lege berri honi buruz hitz egiteko, hainbat partidu politiko elkartu ziren Madrilen pasadan astean. Hona hemen Xabier Mikel Errekondo diputatuak(AMAIUR)botatako diskurtsoa, hezkuntza ministroaren aurrean,Jose Ignacio Wert.

domingo, 13 de octubre de 2013

LOMCE madarikatua!

Hainbeste pertsona honen kontra bagaude zerbaitengatik izango da.

http://www.eitb.com/es/noticias/sociedad/detalle/1607086/ley-lomce--manifestacion-bilbao-reforma-educativa/

Irakasleari egindako elkarrizketa

Denbora asko pasatu zen nire irakasle/zuzendaria ikusi ez nuena. Ez nuen uzte berari egingo niola elkarrizketa baina lan hau bidali zigutenean hurrengo egunean berarekin topo egin nuen eta eskatu nion. Nahiko urduri joan nintzen nire eskola zaharrera nahiz eta astero joan ume talde baten monitorea bainaiz, baina orain nire betebeharra oso ezberdina zen. Ondo prestatuta nituen galderak zeren eta ordu bateko elkarrisketa egiteko beharra nuen. Dotore jarri nintzen eta eskolara abiatu nintzen lehenengo eguna balitz bezala. Irakasleen atearen gela jo nuen eta bera atera zen nire bila eta leku lasaiago batera joan ginen umeak patiora ateratzeko prest zeudelako. Denbora asko pasa dudan gela batera eraman ninduen, guitarra jotzen ikasi nuen gelan egon ginen, eseri eta elkarrizketa hasteko prest geunden. Mugikorra atera eta grabagailua piztu nuen. Hasieran bera ni baino urduriago zegoela zirudien, egiten nizkion galderei erantzun motzak ematen zizkien eta ni behin eta berriz mugikorrari begira zenbat denbora gindoazen ikusteko eta ea grabagailua itzaltzen zen beldurrarekin. Denbora pasa ahala gero eta gehiago hitz egin genuen: klasean gerta zaizkigun gauzetaz barre egin, nola sentitzen naizen unibertzitatean, eta abar. Ez nuen sentitzen irakasle batekin nengoela hizketan, ikusi nuen nola aldatzen diren gauzak eskola barruan egonda, hau da, egunero berarekin klase edukita eta dagoen ikasle-irakasle erlazio horrekin eta momentu horretan geneukan erlazioa, ez zaukan zer ikusirik.
Idatzita neuzkan galderekin amaitu eta mugikorra begiratu nuen ikusiz 70minutuko elkarrizketa egin genuela, ezin nuen sinetzi hain askar pasatu zela denbora lehenengo bost galderekin 8minutu bakarrik pasata baitzeuden. Gelatik atera ginen eta ahaztuko ez zaidan gauza bat esan zidan, "ez nuen uste inoiz zu maisua izango zinenik baina zure izaerarekin dator lanpostu hau". Esaldi hori buruan izanda etxera joateko prestatzen hasi nintzen baina eskolako atetik atera baino lehen, beste irakasle batzuekin egin nuen topo eta hizketan geratu nintzen elkarrisketa egin nion irakasleari eskerrak emateko aukera ia ez izanda.
Nahiko esperientzia ona izan zen, oso arraroa niretzat eta baita ere irakaslearentzat baina ikusi nuen beste erlazio bat egon daitekeela ikasle eta irakasleen artean nahiz eta eskolatik kanpo egon beharra.

domingo, 6 de octubre de 2013

Pigmalion efektuaren ondorioen irtenbideak

Esperimentu honek sortutako arazoei soluzioa emateko, beharrezkoa da arazo bakoitza ondo aztertzea: Topatzen dugun lehenengo arazoa irakasleek umeei beraien gaitasunengatik bereizten dituztela. Arazo hori konpontzeko, beharrezkoa da irakaslearen jarrera aldatzea; nahiz eta agian inkontzienteki egin, irakasle batek gaitasunak izan behar ditu bereizketa horiek ez egiteko, azken finean ume guztiek modu berberean tratatuak izan behar dira. Beste aldetik bereizketa edo banaketa honen ondorioz zenbait arazo egon daitezke. Bereizketa hau "ume txarrak" eta "ume onak" direnak banantzen ditu (nahiz eta errealitatean gaitasun berdinak izan) eta horrek haien artean arazoak ekar dezake baita ere. "Ume txarrak" taldean daudenak pentsatuko dute haiek ez dutela ezertarako balio eta haiek bezalako beste ume batzuk askoz hobeagoak direla. Arazo hau konpontzeko, bi talde egin beharrean, umeei saritu edo zoriondu behar zaie zerbait ondo egiten dutenean, hauei motibatzeko. Esan beharra dago, zerbait txarto egiten dutenean errieta bota behar zaiela, baina beti ume guztiei modu berdinean tratatzen. Amaitzeko, ariketa hau sortutako beste arazo bat indibidualismoa da. Umeek desberdintasun hori dagoela ikusten dutenean indibidualismoara joko dute. Arazo larri honek iraganean arazoak ekar dezake baita ere umearengan, eta horregatik zuzentzeko beharra dago. Horretarako umeek ezin dute hezkuntza konpetizio bat bezala ikusi. Umeek eskoletan ikasteko eta dakitena aterarazteko daude, eta ez haien artean "jokatzeko" ea nork den nota altuena ateratzen duena bere lagunen artean. Horrela jokatuz gero, indibidualismoa sortuko da, eta umeek ikusi behar dute gauzak ikasteko, ez dela beharrezkoa haien artean konpetitzea, eta aldaketa hori irakasleen eskuetan dago.

Pigmalion efektuaren ondorioen irtenbideak

Arazo hauek jatorri bera daukate, irakasleen jarrera umeen aurrean. Daukaten jokabidea ez da umeen onurarako, baizik eta dirudi dominak zintzilikatzeko egiten dutela lan, besteen lorpenak berenagatu nahi dituztela autokonbenzitzeko ondo egiten dutela beraien lana.

·Planteatu dugun lehenengo arazoari emango niokeen irtenbidea da bihilabetero edo gaitasun probak egitea ikasleei nola jarraitzen dute klasea ikusteko(notarako ez luke balio) laguntza gehiago edo gutxiago behar duten ikusteko, hau da, laguntza gehiago behar duten umeei beste aukera bat eman gauzak arrapatzeko eta irakaslearekin denbora gehiago egoteko preferentziak alde batera utziz.
·Bigarren arazoa konpontzeko hitz egiteko gela bat antolatuko nuke non psikologo bat egongo zen klaseko ikasle eta irakasleei test batzuk pasaraziko ziena ikusteko haien arteko erlazioa eta gutxien daukatenak elkarkako lanak egitea bereizitasunak egon ez daitezen.
·Interesa galdu ez dezaten umeek klaseak modu praktikoago batean eramaten sahiatuko nintzateke, mugimenduarekin umeen parte hartzea areagotu nahiko nuke elkarlanean eta lotsa kentzeko klaseak eramangarriagoak izateko.
·Ikasleek bakarkako joerak har ez dezaten dinamikak egingo nituzke, konfiantza eta elkarlana handitzeko etorkizunean oso garrantzitzua baita talde batean lan egiten jakitea.
·Indibidualismo joera hori lanerako kaltetzen du baina baita ere erlazioak hasteko, horregatik lekuz ere askotan aldatuko nituzke ume guztiak ezagutzeko eta giro ona edukitzeko.

Laburbilduz, irakasleak ezin dituzte umeak alderatu gauza batengatik edo bestearengatik, ume guztiak berdin tratatu behar ditugu (egoera berezi bat ez bada) berdin sentitzeko eta klaseak ondo eramateko.

PIGMALIONETIK HONA

Arazoak aztertu eta gero, nik soilik irtenbide edo erantzun bat emango diet arazo guztiei; azken finean, denak lotuta bait daude, irakaslearen jarrerarekin.

Irakasleek jarrera oso ezberdina dute ikasleekin, batez ere gaitasun gehiago dutenekin. Horregatik nik planteatzen dudana,IRAKASLEEK BERE JARRERA ALDATZEA da, bestela, arazoetan aipatu den bezala, umeek ilusioa gal dezakete eta indibidualismoa sustatzen da.
Laburtuz, egoera honen aurrean jarriko nuken konponbidea, irakasleek bere jarrera umeekiko(batik bat gaitasun handia ez dutenen aurrean) aldatzea.

Pigmalion efektua

Pigmalion efektuaren aitzakiaz Robert Rosenthalek egin zuen hezkuntza-esperimentu bat non klase bat bi taldetan banandu zituen esanez talde bat adimentsuagoa zela bestea baino, gezurra izanda. Kurtso amaieran ikusi zuen "talde onak" emaitza hobeagoak atera zituela irakasleak gehiago saiatzen zirelako mutiko azkarrak baitziren eta "talde txarrak" emaitza txarragoak atera zituzten irakasleen gogo faltagatik.
Esperimentu honek arazo hauek planteatu dizkigu:
1.Irakasleek alderatzen dituztela umeak gaitasunarengatik.
2.Irakasleek ez dute berdin jokatzen "azkarrak" edo "txarragoak" diren mutilekin.
3.Irakasleen joera hau eragingo du ume askok interesa galduko dutela,motibazio faltarengatik.
4.Irakasleen joera hau eragingo dute umeengan indibidualismoa, dagoen ezberdinketa indibidualki jokatzera bultzatuko dituzte.
5.Indibidualismo joera hau gerorako kaltegarria izango da