Atzo egin nion elkarrizketa gehien markatu nauen irakasleari: Pili Oviedori (Amaiur ikastola), hain zuzen ere. Bostgarren eta seigarren mailan izan nuen irakasle eta tutore. Kafetegi batean gelditu ginen, bi kafesne hartu eta harira joan ginen.Hasieran gure bizitzari hitz egin genuen, ikasketak, familia, etb. Momentu hartan ez nuen izan gehienek duten lotsa puntu hori, oso seguru nengoen eta egoeraz gozatzen( farrezka).
Elkarrizketa egin ahala, eta galdera batzuk egiterakoan ( adibidez, zeintzuk izan ziren bere egoera zailena), ikusten zen konfiantza falta zela eta azaleko arazoak (garrantzitsuak ez direnak) soilik azaldu zizkidan.Hori bai, bere ustez, ikastolan bizi izan duen momenturik hoberena, 6. mailako ikasleak ikastola uzten dutenean da (momentu emozionantea).Pilik komentatu zidan Magisteritzako graduan irakasten dena (edo bere garaian behintzat), irakaslea izateko edukiak irakasten dizkizutela, eta ez praktika arloa. Azkenik, elkarrizketarekin bukatzeko, irakasle ona izateko behar diren ezaugarriak esan zizkidan: pazientzia, zu zeu izatea, eta batez ere, umeekiko enpatia.
Irakasle hau aukeratu nuen, bi arrazoi nagusiengatik: bata, euskara ikasteko izan dituen arazo guztiengatik (bera Fustiñanakoa baita,Erribera) eta hori lortzeko borrokatu behar izan duenarengatik. Bestetik, bizitza beste modu batez ikusten lagundu didalako.
Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
ResponderEliminarLanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.