domingo, 13 de octubre de 2013

Irakasleari egindako elkarrizketa

Denbora asko pasatu zen nire irakasle/zuzendaria ikusi ez nuena. Ez nuen uzte berari egingo niola elkarrizketa baina lan hau bidali zigutenean hurrengo egunean berarekin topo egin nuen eta eskatu nion. Nahiko urduri joan nintzen nire eskola zaharrera nahiz eta astero joan ume talde baten monitorea bainaiz, baina orain nire betebeharra oso ezberdina zen. Ondo prestatuta nituen galderak zeren eta ordu bateko elkarrisketa egiteko beharra nuen. Dotore jarri nintzen eta eskolara abiatu nintzen lehenengo eguna balitz bezala. Irakasleen atearen gela jo nuen eta bera atera zen nire bila eta leku lasaiago batera joan ginen umeak patiora ateratzeko prest zeudelako. Denbora asko pasa dudan gela batera eraman ninduen, guitarra jotzen ikasi nuen gelan egon ginen, eseri eta elkarrizketa hasteko prest geunden. Mugikorra atera eta grabagailua piztu nuen. Hasieran bera ni baino urduriago zegoela zirudien, egiten nizkion galderei erantzun motzak ematen zizkien eta ni behin eta berriz mugikorrari begira zenbat denbora gindoazen ikusteko eta ea grabagailua itzaltzen zen beldurrarekin. Denbora pasa ahala gero eta gehiago hitz egin genuen: klasean gerta zaizkigun gauzetaz barre egin, nola sentitzen naizen unibertzitatean, eta abar. Ez nuen sentitzen irakasle batekin nengoela hizketan, ikusi nuen nola aldatzen diren gauzak eskola barruan egonda, hau da, egunero berarekin klase edukita eta dagoen ikasle-irakasle erlazio horrekin eta momentu horretan geneukan erlazioa, ez zaukan zer ikusirik.
Idatzita neuzkan galderekin amaitu eta mugikorra begiratu nuen ikusiz 70minutuko elkarrizketa egin genuela, ezin nuen sinetzi hain askar pasatu zela denbora lehenengo bost galderekin 8minutu bakarrik pasata baitzeuden. Gelatik atera ginen eta ahaztuko ez zaidan gauza bat esan zidan, "ez nuen uste inoiz zu maisua izango zinenik baina zure izaerarekin dator lanpostu hau". Esaldi hori buruan izanda etxera joateko prestatzen hasi nintzen baina eskolako atetik atera baino lehen, beste irakasle batzuekin egin nuen topo eta hizketan geratu nintzen elkarrisketa egin nion irakasleari eskerrak emateko aukera ia ez izanda.
Nahiko esperientzia ona izan zen, oso arraroa niretzat eta baita ere irakaslearentzat baina ikusi nuen beste erlazio bat egon daitekeela ikasle eta irakasleen artean nahiz eta eskolatik kanpo egon beharra.

1 comentario:

  1. Oraindik, Iker, ez duzu irakasle ikusten zure burua; baina bide horretan zabiltza.
    Begira zer diozun: Ez nuen sentitzen irakasle batekin nengoela hizketan pelikuletako "pandilleroek" horrela esaten dutenean bezala: no creía que podía ser tan guay trabajar con un policía. Zerbait gaineratzeko nik ere: ortografia sucenchallea eravili bear cenuque, irakasle itxura emateko ez bada ere.
    Pozten nau zure irakasle horrek irakasle lanerako zu egoki ikusteak.
    -----
    Lanera:
    Orain ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz, hori egindakoan berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.

    ResponderEliminar