·Planteatu dugun lehenengo arazoari emango niokeen irtenbidea da bihilabetero edo gaitasun probak egitea ikasleei nola jarraitzen dute klasea ikusteko(notarako ez luke balio) laguntza gehiago edo gutxiago behar duten ikusteko, hau da, laguntza gehiago behar duten umeei beste aukera bat eman gauzak arrapatzeko eta irakaslearekin denbora gehiago egoteko preferentziak alde batera utziz.
·Bigarren arazoa konpontzeko hitz egiteko gela bat antolatuko nuke non psikologo bat egongo zen klaseko ikasle eta irakasleei test batzuk pasaraziko ziena ikusteko haien arteko erlazioa eta gutxien daukatenak elkarkako lanak egitea bereizitasunak egon ez daitezen.
·Interesa galdu ez dezaten umeek klaseak modu praktikoago batean eramaten sahiatuko nintzateke, mugimenduarekin umeen parte hartzea areagotu nahiko nuke elkarlanean eta lotsa kentzeko klaseak eramangarriagoak izateko.
·Ikasleek bakarkako joerak har ez dezaten dinamikak egingo nituzke, konfiantza eta elkarlana handitzeko etorkizunean oso garrantzitzua baita talde batean lan egiten jakitea.
·Indibidualismo joera hori lanerako kaltetzen du baina baita ere erlazioak hasteko, horregatik lekuz ere askotan aldatuko nituzke ume guztiak ezagutzeko eta giro ona edukitzeko.
Laburbilduz, irakasleak ezin dituzte umeak alderatu gauza batengatik edo bestearengatik, ume guztiak berdin tratatu behar ditugu (egoera berezi bat ez bada) berdin sentitzeko eta klaseak ondo eramateko.
Kaixo.
ResponderEliminarOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Planteatu dugun lehenengo arazoari emango niokeen irtenbidea da bihilabetero edo gaitasun probak egitea ikasleei nola jarraitzen dute klasea ikusteko(notarako ez luke balio) diozu lehen, geroago Bigarren arazoa konpontzeko hitz egiteko gela bat antolatuko nuke non psikologo bat egongo zen klaseko ikasle eta irakasleei test batzuk pasaraziko ziena ikusteko haien arteko erlazioa eta gutxien daukatenak elkarkako lanak egitea bereizitasunak egon ez daitezen. Baina zuk planteatzen dituzun irtenbideook ez daukate loturarik zure esku dagoenarekin (ez behintzat zuk irakaslea izanbehar baduzu, horretarako ari zarelako ikasten). Ariketaren helburua zuk irakasle bezala pentsatu ahal izatea da.
Bai, ikusi dut maaieran zerbaituk esaten dituzula. Horietan sakonago pentsatzea komeni da.
Laburbilduz, irakasleak ezin dituzte umeak alderatu gauza batengatik edo bestearengatik diozu; ez dut ulertzen.
ume guztiak berdin tratatu behar ditugu (egoera berezi bat ez bada) berdin sentitzeko eta klaseak ondo eramateko diozu. Baina berdin tratatzeak berdin sentitzea eragiten du ala? Guziton beharrizanak berdinak dira ala?
ETIKETEN BITARTEZ IZENPETU BEHAR DUZU
ResponderEliminar