domingo, 6 de octubre de 2013
Pigmalion efektuaren ondorioen irtenbideak
Esperimentu honek sortutako arazoei soluzioa emateko, beharrezkoa da arazo bakoitza ondo aztertzea:
Topatzen dugun lehenengo arazoa irakasleek umeei beraien gaitasunengatik bereizten dituztela. Arazo hori konpontzeko, beharrezkoa da irakaslearen jarrera aldatzea; nahiz eta agian inkontzienteki egin, irakasle batek gaitasunak izan behar ditu bereizketa horiek ez egiteko, azken finean ume guztiek modu berberean tratatuak izan behar dira.
Beste aldetik bereizketa edo banaketa honen ondorioz zenbait arazo egon daitezke. Bereizketa hau "ume txarrak" eta "ume onak" direnak banantzen ditu (nahiz eta errealitatean gaitasun berdinak izan) eta horrek haien artean arazoak ekar dezake baita ere. "Ume txarrak" taldean daudenak pentsatuko dute haiek ez dutela ezertarako balio eta haiek bezalako beste ume batzuk askoz hobeagoak direla. Arazo hau konpontzeko, bi talde egin beharrean, umeei saritu edo zoriondu behar zaie zerbait ondo egiten dutenean, hauei motibatzeko. Esan beharra dago, zerbait txarto egiten dutenean errieta bota behar zaiela, baina beti ume guztiei modu berdinean tratatzen.
Amaitzeko, ariketa hau sortutako beste arazo bat indibidualismoa da. Umeek desberdintasun hori dagoela ikusten dutenean indibidualismoara joko dute. Arazo larri honek iraganean arazoak ekar dezake baita ere umearengan, eta horregatik zuzentzeko beharra dago. Horretarako umeek ezin dute hezkuntza konpetizio bat bezala ikusi. Umeek eskoletan ikasteko eta dakitena aterarazteko daude, eta ez haien artean "jokatzeko" ea nork den nota altuena ateratzen duena bere lagunen artean. Horrela jokatuz gero, indibidualismoa sortuko da, eta umeek ikusi behar dute gauzak ikasteko, ez dela beharrezkoa haien artean konpetitzea, eta aldaketa hori irakasleen eskuetan dago.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Hurrengoetan gehiago sakondu behar duzu idieietan, gehiago desberdindu behar dituzu kontzeptuak eta argiago azaldu behar duzu esan nahi duzuna.
ResponderEliminar