lunes, 16 de diciembre de 2013

mapa kontseptuala

Kurtsoan zehar landutakoa laburbiltzeko mapa kontseptual hau egin dut



Irakasle funtzioan ikasitakoa

Lehen mailako Magisteritza ikasleok hainbat ikasgai "jasan" behar izan ditugu lauhileko honetan. Lan gehien egitera behartu gaituen ikasgaia da irakasle funtzioak dudarik gabe. Ikasgai horretan maisu batek aurkitu ahal dituen egoerak lantzeko balio izan digu, hau da, lanerako bideratuta dagoen ikasgaia da edozein egoerari erantzun egokia emateko.

Kurtsoa hasi zen eta bidalitako lehen lana izan zen "egoera gogoangarria" eta "maisu ona". Lan horretan irakasle batekin bizi izandako bizipen bat eta izandako maisu onena deskribatu behar izan genuen. Lan honen helburua izan zen ikasle moduan izandako egoera bat kontatzea irakaslea pixka bat gu ezagutzeko eta zer nolako "pertsonai" aurkitu zezakeen klasean ikuseko eta gu zer nolako maisu bilakatu nahi garen ikusteko.

Bidalitakoa bigarren lana izan zen "irakasleari egindako elkarrizketa" non gu izandako maisu bati galdera batzuk egin behar genizkion (elkarrizketa grabatu behar izan genuen) beraren bizipenez galdezka, maisu baten bizitza nolakoa den jakiteko,etab. Lan honen helburua izan zen ikasle ikuspuntua alde batera ustea, galderak egiten hastea lehen guri azterketak egiten zizkigun pertsona batekin, paperak aldatu direla ikusteko.

Beste lan esanguratzu bat eta aipagarria izan zen "Pigmalion efektua"rena. Lan honetan aztertu genuen experimentu bat non agerian geratzen zen maisuen puntu ahula: aurreiritzien eragina irakasteko momentuan. Egoera hori ez gertatzeko egin beharrekoa da aurreiritziak ekiditzea edo aurreiritzi bat edukiz gero pertsona batetik, jokabide bera edukitzea guztiekin irakaskuntza prozesuan eragina ez izateko.

Beste lan aipagarri bat izan da "tutoretza plana". Lan honetan tutore baten betebeharretaz landu genuen. Orientatzaile eta tutore baten harteko ezberdintasunak ikusi genituen.
Geroago talde bakoitzak gai bat hartu behar izan genuen (irakasle lanean baliogarria izan behar zen). Gure taldea kultur aniztasuna aukeratu zuen gaitzat zeren eta gero eta kultur gehiago daude eta gai horri buruz sortu ahal diren egoerak nola tratatzeko informazioa baliagarria dela pentzatu baikenuen. Lan hau lantzeko hartu genituen irizpide nagusiak izan ziren gaur egungo egoera, zer nolako arazoak aurkitu daitezke klase batean, arazo horiek konpentzeko egin beharrekoa eta arazo horiek berriro ez gertatzeko egin beharrekoa. Lana amaitu eta gero klasean mintegitan banatu ginen beste taldeek landu zituzten gaien berri izateko, hau da, klasekideetatik ikasteko.

Amaitzeko bidalitako azkenengo lana izan da "tutoretza bilera gurasoekin". Lan honetan talde bakoitzak bilera bat prestatu behar zuen tutore ikuspuntua hartuta kurtso hasierako bilera egiteko. Bilera egiteko guretzat garrantsitzua den informazioa (ordutegia, jantokia, irteerak, etab.) lortu behar izan genuen gurasoei emateko kurtsoa nola izango den azaltzeko. Informazioa lortutakoan role playing bat grabatu behar izan genuen klasekideak gurasotzat hartuta eta gu tutore paperean egonda.

domingo, 15 de diciembre de 2013

AHOTSA ZAINDU

Irakasle izateko orduan, kontuan hartu behar dugu ze garrantzitsua den gure ahotsa.Zergatik?Ba, asko erabiliko dugulako (logikoa denez) azalpenak emateko,errietak egiteko,etab. Ikerketa batzuek esaten duten bezala, irkasleek 70-75 dezibelio sortu behar dituzte ikasleek entzun ahal izateko (kasu batzuetan).Horretarako,besteak beste, bi irtenbide eskeintzen ditut;

  • Ura eskura izatea, ahotsa "freskatzeko".
  • Kasu batzuetan mikrofono baten antzeko zerbait erabiltzea,ahotsa asko ez erabiltzeko.

sábado, 14 de diciembre de 2013

AUTOEBALUAZIOA (Irakasle Funtzioan ikasitakoa)

          Magisteritza eskolako Lehenengo Mailako ikasleok, ikasgai honetan hainbat ariketa landu ditugu irakasleen funtzioa ondo aztertzeko. Horretarako hainbat ikuspuntuetatik ikusi dugu gure etorkizuneko lanbidea lan ezberdinen bitartez. Jarraian, lan horietako batzuk aipatuko ditut eta lan bakoitzetik zer ikasi dugun azalduko dut: 
          Kurtso hasieran "Irakasle Ona" izeneko lana bidali ziguten. Bertan gure iritziz irakasle on bat zer zen landu behar genuena. Lan horretatik atera nuena helburuak izan ziren. Orain arte ikasleak izan gara, eta guztiok badakigu zein betebehar edo ezaugarri izan behar dituen irakasle batek "irakasle on" bat izateko. Beraz, ikasle bezala beti izan nahi nuen irakaslea bete behar zituen ezaugarriak nik ikastea oso gauza garrantzitsua da, etorkizunean martxan jartzeko, eta ondorioz, irakasle on bat izateko. Horregatik, lan hau niregan helburuak (irakasle bezala) ateratzea izan zen. 
      Bidalitako beste lan bat "Egoera Gogongarria" izan zen. Bertan bizitzan norbaiti zerbait erakutsi zenionean kontatu behar genuen. Nire kasuan, nire lehengusiei euskara irakatsi nienean kontatu nuen. Horrek sortarazi zizkidan sentsazio positiboak ondorioztatu zidan benetan irakastea gustatzen zaidala. 
       Modu objetibo batean beste hainbat lan landu genituen. Esate baterako "Irakaskuntza Lanbidea" izenekoa. Bertan azaldu behar genituen irakasle batek bete behar dituen betebeharrak, izan behar dituen jarrerak, oinarrizko baloreak,... 
          Bestalde, oso lan esanguratsua izan zen "Irakasle bati egindako elkarrizketa". Bertan ikusi nuen nire irakaslea izan zenaren beste ikuspuntu bat: lehen nire irakaslea bezala ikusten nuen, baina elkarrizketa egin nuenean, nire laguna zelaren sentsazioa eman zidan, erlazioa eta jarrera guztiz aldatu zen. 
        Beste kasu bat "Pigmalionetik Hona" izeneko lana izan zen. Lan honetan esperimentu bat aztertu genuen, eta horretatik aztertu genuena irakasleen puntu ahulenetariko bat: estereotipoen bitartez jokatzea. Behin puntu ahul hau ezagutu ondoren, gure funtzioa irakasle bezala estereotipoak baztertzea izango da, nahiz eta erraza ez izan. Hau da, ikasle guztiei modu berdinean klaseak ematea: motibazioz, haien emaitzak kontuan izan gabe. 
           Aipatzekoa da beste lan interesgarri bat: "Tutoretza plana". Bertan tutore baten betebeharrak aztertu genituen, eta tutoretza klaseen balioa aztertu genuen (bertan ematen diren gaiak, helburuak, jarrerak,...). Bestalde, tutoretza plana eta orientazioa desberdindu genituen. 
          Beste lan garrantzitsua "Kulturaniztasuna" izan zen. Lan honen gaia, talde bakoitzak aukeratzen zuen, eta gure taldean kulturaniztasuna eskola barruan aztertzea aukeratu genuen, oso gai interesgarria eta berari buruz hitz egitearen beharra izan genuelako. Bertan zein arazo ekar ditzakeen aipatu genituen. Bestetik, eskoletan irakasleok hartu behar genituen neurriak eta jarrerak azaldu genituen arazo hau topatzekotan, eta benetan ezaugarri honekin topatzerakoan benetan topatu behar genukeen jarrera positiboa ateratzea izan zen gure helburua. Behin gure lana amaituta izan, beste taldekoek, haien gaia azaldu zuten, eta guk beste hainbat gaiei buruz hainbat gauza ikasi genituen: sentimenduak eskoletan, umeen autokontzeptua hobetzeko beharra, umeei motibatzeko beharra,... 
        Bidalitako azkenengo lana "Tutoretza bilera gurasoekin" izan zen. Kasu honetan informazioa bilatu behar genuen bilatzeko zein paper edo zein gaiei buruz hitz egin behar den horrelako bilerak egiten direnean gurasoekin ikastetxeetan kurtso hasieran: ordutegiak, ekintzak, eskolaren zerbitzuak,... Behin informazioa topatu ondoren eta paper guztiak landu ondoren, "Role Playing" bat egin behar genuen bilera baten simulazio bat grabatzen. 
           Amaitzeko, ikasitako gauza guztiak hurrengo kontzeptu mapan hobeto ikusiko duzue:
Hobeto ikusteko: http://prezi.com/pwtuiopzfnpu/?utm_campaign=share&utm_medium=copy




(gmailen bitartez bidaliko dizut kontzeptu mapa PDF formatuan, hobetu ikusteko, arazoak izan ditudala bloggera igotzeko, eta ez da ondo ikusten)

viernes, 13 de diciembre de 2013


AUTOEBALUAZIOA

           Lauhileko hau bukatzear dagoela, ondo egongo litzateke nire autoebaluazioa egitea.Kurtso hasieratik gauza asko ikasi ditut, bai edukiei dagokionez, bai metdologiari dagokionez. Edukiei dagokionez, lau idei oso garrantzitsu ikasi ditut, etorkizunari (irakasle bezala jardutean) begira oso erabilgarriak izango direnak.

           Lehenengoa, tutore bezala jarduteko informazioa bereganatu dut epe honetan.Kurtso hasierako bilera egiterakoan behar den tutore-gida egiten ikasi dut, eta honekin lotuta, "role-playing"a egiten ere, tutorearen azalean jarriz.Gainera, irakaskuntzan aritzea zer den ere ikasi dut (beste irakasle bat elkarrizketatuz) , eta uste dut oso lagungarria eginog zaidala irakaslea izaten naizenean.Honekin lotuta, ere ikasi dut irakasleen formakuntza etengabekoa dela, beti dagoela zerbait ikasteko.Edukiekin bukatzeko, eskoletan dauden faktoreak ere garrantzitsuak izan dira "eskola mundua" hobeto ulertzeko;besteak beste,euskararen egoera, indibidualismoa,etab.

          Irakasleak erabilitako metodologiari dagokionez, oso lagungarria iruditu zait, batez ere taldeka lan egin dugulako (iritzi gehiago,...),eta horrekin lotuta, beste taldeekin ideiak partekatu ditugulako.Gainera, kontzeotu mapekin lan egiteak lanak egiteko metodoak aberasten du (hobeto ikasteko,...).Lanak PDFan eta kode batean bidaltzeak, erneago egotea erraztu du.Bukatzeko blogen erabilera metodoa gustatu zait, batez ere esperientzia berria zelako niretzat (kuriosoa iruditu zait baina gustatu zait).Hori da ikasi dudan guztia.ESKERRIK ASKO!!
          
     

domingo, 8 de diciembre de 2013

Emozio Hezkuntzaren garrantzia

Pelikulak irakasteko eta ikasteko

Bideo honetan ikus dezakegunez pelikulak oso baliagarriak dira umeei gauzak irakasteko baina ere balio ditzakete maisuei irakasteko eta motibatzeko zeren eta eszena bakoitzean maisuaren baloreak eta betebeharrak azpimarratzen dira magisteritza zergatik ikasten ari garen gogorarazten gaituena.



lunes, 25 de noviembre de 2013

CARMEN ALBA BERRIRO ERE

    Asteburu honetan, Nafarroan asko hitz egin da Carmen Albaren esanen eta El Mundo egunkariaren azalaren inguruan. Funtsean, El Mundo egunkariak Nafarroako "etakideen" %20 Iturrama ikastetxetik ateratzen direla esan zuen.Galdera da; zer lotura du horrek irakasleekin?
 
     Ba, horren harira, Carmen Albak (Espainiako delegatua Nafarroan), D ereduko irakasle askok E.T.Arekin lotura daukatela esan zuen.Zer esanik ez.Hori bai, nire galdera hau da: PROBOKAZIOA EDO ELEKTORALISMOA?
     

domingo, 17 de noviembre de 2013

Euskal hezkuntza Europara begira


Herbehereetatik etorritako hogei bat irakasle Euskadin dira hezkuntza sistema ezagutzeko. Deigarri egin zaie batetik euskarak hezkuntzan duen indarra, eta bestetik eurenean umeak beranduago hasi arren, ingelesarekin lortzen dituzten emaitzak.

Irakasle baten ezaugarriak

Argazki honetan ikus daiteke nolakoa izan behar den maisu bat. Ezaugarri hauek betetzen duen maisua maisu perfektua dela esan dezakegu eta horregatik ahalik eta ezaugarri gehien benegaratzea izango litzateke honena hezkuntzan aritzeko eta umeei hobeto irakasteko.

sábado, 9 de noviembre de 2013

DONAPEA vs.OPUS

                Asko entzun da komunikabideetan azken hilabete hauetan Donapearen inguruan gertatzen ari dena. Donapea Iruñan kokatuta dagoen modulu bat da. Bertan ,goi-heziketa irakasteaz gain, batxiller teknologikoa deritzona ere eskaintzen dute.Baina abuztuak aldera, UNak (Universidad de Navarra) Donapea kokatuta dagoen lurren jabetza eskatu zizkion Nafarroako gobernuari, bertan zientziekin zerikusia duen laborategi bat eraikitzeko.
                Hasiera batean (eta orain dela gutxi arte), Nafarroako gobernua prest zegoen lur horiek emateko, eta aldi berean ehunka ikasle eta irakasle kalean uzteko. Orain dela aste bat, gutxi gora behera, UNak atzera egin zuen proiektuarekin. Espero atzera egite hau dugu betirako izatea. #ANIMODONAPEA
http://www.noticiasdenavarra.com/2012/09/12/sociedad/el-caso-donapea

sábado, 2 de noviembre de 2013

KULTURA EZBERDINETAKO UMEEN ARTEKO ERLAZIOA ESKOLA BARRUAN


         Gero eta jende gehiago etorri eta joaten da lan edo bizitza hobeago baten bila. Horrek gizarte guztietan kultur aniztasuna sortu du. Kultura aniztasunak aberastasuna ematen du gizarte batean, zeren eta beste kultureetatik hainbat gauza ezagutu dezakegu, baina aberastasun hori askotan ez da ikusten, eta arazoak sortzen dira kultura desberdinen arteko jendearen artean; besteak beste arrazakeria. Hainbat motatako jendea haien bizimodua eta haien kultura hoberena dela pentsatzen dute, eta ez dute errespetatzen besteena ohiturak.

          Bestalde, ikastetxeetan ikasleen artean baita ere arazoak sortzen dira askotan kultur aniztasuna dela eta. Inmigrazioari esker, hainbat ikastetxeetan kultur desberdinetako umeak daude. Normala denez, ikasgela berean kultura desberdinetako umeak ikasten dute, eta askotan, giro hauetan arazoak sortzen dira. Ume hauen etxeetan beti esaten bada, haien kultura edo azal kolorea hoberena dela eta besteena ez duela ezertarako balio, umeek sinetsiko dute, eta ikastetxeetan beste kultura bateko umea ikusiko dutenean, haien kultura defendatuko dute, bestearena zapaltzen.

          Kultur aniztasuna, eragin handia du hezkuntzan; hau da, irakasle, ikasle eta erakundeetan (eskolan). Gaur egungo eskola publiko  gehienetan, kultur aniztasuna nabaria da; besteak beste, Aranbizkarra eta Sansomendi ikastolak. Fenomeno honek alde onak eta txarrak izan ditzake. Alde txarrari dagokionez, esan daiteke ikastolek hartzen duten fama txar hori. Alde onari dagokionez, integrazio eskolak direla eta zailtasunak dituzten umeek, laguntza asko jasotzen dutela (hizkuntza,…). 

          Irakasleengan duen eragina handia da hizkuntzaren kasutik ikusten badugu; hau da, beste herrialde batetik datozen umeak, zailtasunak izaten dituztela hemengo hizkuntzarekin. Beste ikuspegi batzuetatik ikusita, irakasleek ez dira zergatik kezkatu behar dira.Gainera, ikasle batzuk, gaizki prestatuta datoz bere herrialdetatik, eta horrek klasea ematea zailtzen du.

          Ikasleei dagokionez, kultur aniztasunak ez du txarrerantz eragiten bere hezkuntza prozesuan; hobeto esanda, haien ikuspegia zabaltzen du, kultura ezberdinak ezagutuz. Horrek beren garapenean lagundu dezake. 

          Eskolan ikus daiteke umeek gauza ezberdinetara jolastek dutela, mutilek gehien bat futbolean eta neskek panpinekin edo gurasoetara jolasten baina ikus daiteke beste banaketa mota bat, kulturari  erreparatuz. Kultura askotan emakumearen eta gizonaren arteko ezberdintasuna oso zehaztuta dago eta txikitatik irakasten diote ze jarrera hartu behar duten etorkizunean pertsona “osoak” izateko. Hezkuntza hori etxeetan ikasten da zeren eta da etxean ikusten dutena eta jarrera horiek askotan eskoletara eramaten dituzte non batzuetan arazoak sortzen  dituztenak. Kultura ezberdinak elkarlanean aritzea hori dakar, ohitura ezberdinak daudela kultur aldetik eta agian neska edo mutil batek gauza bat “txarto” egiten duela beste pertsona batentzat zeren eta bere kulturan neska edo mutil izateagatik ezin du hori egin eta gaizkiulertuak sortzen dira beste kultura batean normala den gauza bat egiteagatik. Oso zaila da generoen arteko ezberdintasunak ezkutatzea kultura batzuetan hain zehaztuta daudenean.


          Bideo honetan ikusi ahal dugun bezala, umeek berez arrazarekiko kontzientzia daukate. Bideoan agertzen diren umeak, pertsona azkarrenak , eta gauza onenak eta politenak egiten dituzten pertsonek, pertsona zuriak direla baieztatzen dute, eta aldiz, tentelak diren pertsonak eta gauza txarrak egiten dituztenak, pertsona beltzak direla aipatzen dute. Bideoko umeei egindako galderak eskola bateko umeei egitekotan, seguraski erantzun berberak jasoko genituela. Hori dela eta, ikus dezakegu nola kultura ezberdineko umeen artean, zenbaitetan, arrazakeriaz jokatzen dela.

jueves, 31 de octubre de 2013

Kultura ezberdinetako umeen arteko erlazioa eskola barruan


               Irakasle batek hainbat egoera aurki ditzake eskola baten barruan. Gu orain arte  hainbat egoera bizi izan ditugu ikasle bezala, baina hemendik aurrera irakaslearen papera hartu beharko dugu, eta hainbat egoerei aurre egin beharko dizkiegu.

               Interesgarria iruditu zaigu kultura ezberdinetako umeen arteko erlazioa aztertzea, azken aste hauetan irakaslearen papera hartu dugulako kultura asko nahasten diren eskola batean eta arreta deitu dizkigu zenbait egoera.


               Garrantzitsua da gai honi buruzko informazioa ezagutzea, modu honetan lortu ahalko dugulako arazoari aurre egitea. Honez gain, arazo hau irakasleei afektatzen diela uste dugu, eta egoera honen aurrean nola jokatu edota zein jarrera eduki behar duten ezagutzea beharrezkoa dela.

              

               

viernes, 25 de octubre de 2013

Txikitako irakasleetaz oraindik ikasi

Talde gogoeta honetan ikusi dugu guztiak oso arraro sentitu garela gure maisuekin hitz egin dugunean zeren eta oso ikuspuntu ezberdinetik aritu behar izan genuen beraien ikasle ginenean konparatuz. Beraiekin hizketan egon garenean nahiz eta arraro izan nahiko eroso sentitu ginen zeren eta geneukan”konfiantza” beste maila batera igo da, bata ez da bestea baino gehiago baina maisu-ikasle errespetu hori oraindik nabaritzen zen.

Gauzarik arraroenetariko bat izan zen ikustea bakoitzak gure irakasleari galderak egitea, papera erabat aldatuta zeuden eta horrek izan zen zailtasun nabarmenena, ez genekien zer galderak esan eta galdera bat eta bestearen artean zegoen isiluneak eramatea izerditan ez hasiz.

Kontatu ziguten beste gauza bat da zer nolako esperientziak gertatzen diren lanbide honetan, gehienak onak baina beste batzuk nahiko txarrak eta eramateko zailak zeren eta buru hotza eduki behar duzu erabaki bat hartzeko(mutil bat errepikatzea zure esku badago adibidez) eta horrek zailtasun handienetariko gauza bat dela esan digute zeren eta gero etxera doaztenean bueltaka ari direla gauzak ondo edo txarto egin dutela pentsaka eta horrek dela lanbide honen gauzarik txarrena, umeen etorkisuna beraien menpe dagoela.

Formatu behar garen gauzarik inportanteena dela uste dugu irakasle jarrera edukitzea,hau da, iniziatiba edukitzea eta ez ibili baten atzetik gure bidea egiten. Bakoitzak jakin beharko luke zer egin beharko lukeen egoera bakoitzean, maisu izanda jakin behar dugu klase baten funtzionamendua bideratu eta horrek falta zaigula uste dut eta horretan sakondu behar dugula.

KONTZEPTU-MAPA

Hauexek dira irakaslearekin hitz egin eta gero bereganatu ditugun ezaugarriak, kontzeptu mapa batean ipinita. Paint programan egina dago. Ea lagungarria egiten zaizuen.


domingo, 20 de octubre de 2013

Irakasleari egindako elkarrizketa

Pasadan ostiralean, nire antzinako eskolara bueltatu nintzen. Bertan Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntza egin nituen, eta bertara hurbildu nintzen nire 5. eta 6. mailako irakaslearekin hitz egiteko, Tere izenekoa. Oso aldatuta ikusi nuen nire eskola; patioa, liburutegia, futbol zelaiak,… dena handiagoa gogoratzen nuen. Bakarrik sei urte pasatu dira eta hamasei urte pasatu egin zirela bazirudien. Pasadan astean nire amari (eskola horretan lan egiten duenez) esan nion Tereri abisatzeko elkarrizketa bat egingo niola; beraz ostiralean eskolara joan nintzenean nire zain zegoen han bertan.

Ikusi bezain laster bi musu eman zizkidan eta oso aldatuta nengoela esan zuen, eta asko poztu zela magisteritza ikasten nuela esan ziotenean komentatu zidan. Ondoren, irakasle gelara eraman nintuen hitz egiten genuen bitartean eta kafe makinan kafe bat hartzera gonbidatu zidan. Bertan beste hainbat irakasle zeuden, gainera jantokiko denboraldian izan zen, eta klaserik ez zutenez, han bertan zeuden irakasle gehienak. Nire garaiako irakaslei ikusi nituenean asko poztu nintzen, eta nahiko aldatuta ikusi nituen. Behin gure bizitzari buruz hitz egin eta kafea amaitu ondoren, prestatutako elkarrizketarekin hasi nintzen. Egia esanda, ez nintzen oso urduri sentitu, lehenago hitz egiten egon ginelako eta horrek lasaitasuna eta erlaxazioa transmititu zidan. Hasieran elkarrizketa nahiko “formala” izan zen, baina pixkanaka pixkanaka, hasi ginen bi urte horietako gauzak gogoratzen eta momentu batzuetan lagun batekin hitz egiten nuelaren sentsazioa izaten nuen. Momentu horretan, berak ere hainbat gauza galdetu zizkidan: ea zer moduz dauden nire Lehen Hezkuntzako klasekideek, ea zer moduz Sansomendi ikastetxean (kontatu niolako bertan nengoela boluntario bezala ), ea zer moduz selektibitatearekin, institutuan… Bestalde, bere lanbidearen momenturik onenak kontatu zizkidan, baita momentu zailenak baita ere. Elkarrizketarekin amaitzeko, animoak eman zizkidan eta oso lan polita zela aitortu zidan, nahiz eta momentu zailak izan batzuetan.

 Azkenean, jantotiko ordua amaitu zen eta berak klasea eman behar zuen, beraz agurtu ondoren, ikastetxetik joan nintzen.

Irakasle hau aukeratu nuen, nire irakaslerik onena izan delako (edo onetariko bat behintzat) eta aholku oso onak ematen zizkigulako.

sábado, 19 de octubre de 2013

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA

      Atzo egin nion elkarrizketa gehien markatu nauen irakasleari: Pili Oviedori (Amaiur ikastola), hain zuzen ere. Bostgarren eta seigarren mailan izan nuen irakasle eta tutore. Kafetegi batean gelditu ginen, bi kafesne hartu eta harira joan ginen.Hasieran gure bizitzari hitz egin genuen, ikasketak, familia, etb. Momentu hartan ez nuen izan gehienek duten lotsa puntu hori, oso seguru nengoen eta egoeraz gozatzen( farrezka).

     Elkarrizketa egin ahala, eta galdera batzuk egiterakoan ( adibidez, zeintzuk izan ziren bere egoera zailena), ikusten zen konfiantza falta zela eta azaleko arazoak (garrantzitsuak ez direnak) soilik azaldu zizkidan.Hori bai, bere ustez, ikastolan bizi izan duen momenturik hoberena, 6. mailako ikasleak ikastola uzten dutenean da (momentu emozionantea).Pilik komentatu zidan Magisteritzako graduan irakasten dena (edo bere garaian behintzat), irakaslea izateko edukiak irakasten dizkizutela, eta ez praktika arloa. Azkenik, elkarrizketarekin bukatzeko, irakasle ona izateko behar diren ezaugarriak esan zizkidan: pazientzia, zu zeu izatea, eta batez ere, umeekiko enpatia.

     Irakasle hau aukeratu nuen, bi arrazoi nagusiengatik: bata, euskara ikasteko izan dituen arazo guztiengatik (bera Fustiñanakoa baita,Erribera) eta hori lortzeko borrokatu behar izan duenarengatik. Bestetik, bizitza beste modu batez ikusten lagundu didalako.

viernes, 18 de octubre de 2013

Hezkuntza bat edo bestea?

Science aldizkarian agertutako artikulua eta Jesus Jimenoren "Edución diferenciada"tik atera dugu mapa kontzeptual hau non hezkidetzaren eta hezkuntza mixtoaren onurak eta desabantailak agertzen diren.
Guztion datoei erreparatuz argi dagoena da ez bata ez bestea emaitz hobeagoak lortzen duenik, hau da, akademikoki ez daudela diferenztia handirik.

lunes, 14 de octubre de 2013

"Obeditu eta isilik egon"

Azkenengo aste honetan Wert ministroak proposatutako LOMCE lege berria pil pilean egon den gaia izan da. Dakigunez bezala, hezkuntzan jarriko den lege berri honek, zenbait aldaketa eragingo ditu gure eskoletan; sexuen arteko bereizketa, talde mixtoekin akabatzeko, edo euskara galduko duen garrantzia, besteak beste. Hezkuntza sistema atzeratuko duen lege berri honi buruz hitz egiteko, hainbat partidu politiko elkartu ziren Madrilen pasadan astean. Hona hemen Xabier Mikel Errekondo diputatuak(AMAIUR)botatako diskurtsoa, hezkuntza ministroaren aurrean,Jose Ignacio Wert.

domingo, 13 de octubre de 2013

LOMCE madarikatua!

Hainbeste pertsona honen kontra bagaude zerbaitengatik izango da.

http://www.eitb.com/es/noticias/sociedad/detalle/1607086/ley-lomce--manifestacion-bilbao-reforma-educativa/

Irakasleari egindako elkarrizketa

Denbora asko pasatu zen nire irakasle/zuzendaria ikusi ez nuena. Ez nuen uzte berari egingo niola elkarrizketa baina lan hau bidali zigutenean hurrengo egunean berarekin topo egin nuen eta eskatu nion. Nahiko urduri joan nintzen nire eskola zaharrera nahiz eta astero joan ume talde baten monitorea bainaiz, baina orain nire betebeharra oso ezberdina zen. Ondo prestatuta nituen galderak zeren eta ordu bateko elkarrisketa egiteko beharra nuen. Dotore jarri nintzen eta eskolara abiatu nintzen lehenengo eguna balitz bezala. Irakasleen atearen gela jo nuen eta bera atera zen nire bila eta leku lasaiago batera joan ginen umeak patiora ateratzeko prest zeudelako. Denbora asko pasa dudan gela batera eraman ninduen, guitarra jotzen ikasi nuen gelan egon ginen, eseri eta elkarrizketa hasteko prest geunden. Mugikorra atera eta grabagailua piztu nuen. Hasieran bera ni baino urduriago zegoela zirudien, egiten nizkion galderei erantzun motzak ematen zizkien eta ni behin eta berriz mugikorrari begira zenbat denbora gindoazen ikusteko eta ea grabagailua itzaltzen zen beldurrarekin. Denbora pasa ahala gero eta gehiago hitz egin genuen: klasean gerta zaizkigun gauzetaz barre egin, nola sentitzen naizen unibertzitatean, eta abar. Ez nuen sentitzen irakasle batekin nengoela hizketan, ikusi nuen nola aldatzen diren gauzak eskola barruan egonda, hau da, egunero berarekin klase edukita eta dagoen ikasle-irakasle erlazio horrekin eta momentu horretan geneukan erlazioa, ez zaukan zer ikusirik.
Idatzita neuzkan galderekin amaitu eta mugikorra begiratu nuen ikusiz 70minutuko elkarrizketa egin genuela, ezin nuen sinetzi hain askar pasatu zela denbora lehenengo bost galderekin 8minutu bakarrik pasata baitzeuden. Gelatik atera ginen eta ahaztuko ez zaidan gauza bat esan zidan, "ez nuen uste inoiz zu maisua izango zinenik baina zure izaerarekin dator lanpostu hau". Esaldi hori buruan izanda etxera joateko prestatzen hasi nintzen baina eskolako atetik atera baino lehen, beste irakasle batzuekin egin nuen topo eta hizketan geratu nintzen elkarrisketa egin nion irakasleari eskerrak emateko aukera ia ez izanda.
Nahiko esperientzia ona izan zen, oso arraroa niretzat eta baita ere irakaslearentzat baina ikusi nuen beste erlazio bat egon daitekeela ikasle eta irakasleen artean nahiz eta eskolatik kanpo egon beharra.

domingo, 6 de octubre de 2013

Pigmalion efektuaren ondorioen irtenbideak

Esperimentu honek sortutako arazoei soluzioa emateko, beharrezkoa da arazo bakoitza ondo aztertzea: Topatzen dugun lehenengo arazoa irakasleek umeei beraien gaitasunengatik bereizten dituztela. Arazo hori konpontzeko, beharrezkoa da irakaslearen jarrera aldatzea; nahiz eta agian inkontzienteki egin, irakasle batek gaitasunak izan behar ditu bereizketa horiek ez egiteko, azken finean ume guztiek modu berberean tratatuak izan behar dira. Beste aldetik bereizketa edo banaketa honen ondorioz zenbait arazo egon daitezke. Bereizketa hau "ume txarrak" eta "ume onak" direnak banantzen ditu (nahiz eta errealitatean gaitasun berdinak izan) eta horrek haien artean arazoak ekar dezake baita ere. "Ume txarrak" taldean daudenak pentsatuko dute haiek ez dutela ezertarako balio eta haiek bezalako beste ume batzuk askoz hobeagoak direla. Arazo hau konpontzeko, bi talde egin beharrean, umeei saritu edo zoriondu behar zaie zerbait ondo egiten dutenean, hauei motibatzeko. Esan beharra dago, zerbait txarto egiten dutenean errieta bota behar zaiela, baina beti ume guztiei modu berdinean tratatzen. Amaitzeko, ariketa hau sortutako beste arazo bat indibidualismoa da. Umeek desberdintasun hori dagoela ikusten dutenean indibidualismoara joko dute. Arazo larri honek iraganean arazoak ekar dezake baita ere umearengan, eta horregatik zuzentzeko beharra dago. Horretarako umeek ezin dute hezkuntza konpetizio bat bezala ikusi. Umeek eskoletan ikasteko eta dakitena aterarazteko daude, eta ez haien artean "jokatzeko" ea nork den nota altuena ateratzen duena bere lagunen artean. Horrela jokatuz gero, indibidualismoa sortuko da, eta umeek ikusi behar dute gauzak ikasteko, ez dela beharrezkoa haien artean konpetitzea, eta aldaketa hori irakasleen eskuetan dago.

Pigmalion efektuaren ondorioen irtenbideak

Arazo hauek jatorri bera daukate, irakasleen jarrera umeen aurrean. Daukaten jokabidea ez da umeen onurarako, baizik eta dirudi dominak zintzilikatzeko egiten dutela lan, besteen lorpenak berenagatu nahi dituztela autokonbenzitzeko ondo egiten dutela beraien lana.

·Planteatu dugun lehenengo arazoari emango niokeen irtenbidea da bihilabetero edo gaitasun probak egitea ikasleei nola jarraitzen dute klasea ikusteko(notarako ez luke balio) laguntza gehiago edo gutxiago behar duten ikusteko, hau da, laguntza gehiago behar duten umeei beste aukera bat eman gauzak arrapatzeko eta irakaslearekin denbora gehiago egoteko preferentziak alde batera utziz.
·Bigarren arazoa konpontzeko hitz egiteko gela bat antolatuko nuke non psikologo bat egongo zen klaseko ikasle eta irakasleei test batzuk pasaraziko ziena ikusteko haien arteko erlazioa eta gutxien daukatenak elkarkako lanak egitea bereizitasunak egon ez daitezen.
·Interesa galdu ez dezaten umeek klaseak modu praktikoago batean eramaten sahiatuko nintzateke, mugimenduarekin umeen parte hartzea areagotu nahiko nuke elkarlanean eta lotsa kentzeko klaseak eramangarriagoak izateko.
·Ikasleek bakarkako joerak har ez dezaten dinamikak egingo nituzke, konfiantza eta elkarlana handitzeko etorkizunean oso garrantzitzua baita talde batean lan egiten jakitea.
·Indibidualismo joera hori lanerako kaltetzen du baina baita ere erlazioak hasteko, horregatik lekuz ere askotan aldatuko nituzke ume guztiak ezagutzeko eta giro ona edukitzeko.

Laburbilduz, irakasleak ezin dituzte umeak alderatu gauza batengatik edo bestearengatik, ume guztiak berdin tratatu behar ditugu (egoera berezi bat ez bada) berdin sentitzeko eta klaseak ondo eramateko.

PIGMALIONETIK HONA

Arazoak aztertu eta gero, nik soilik irtenbide edo erantzun bat emango diet arazo guztiei; azken finean, denak lotuta bait daude, irakaslearen jarrerarekin.

Irakasleek jarrera oso ezberdina dute ikasleekin, batez ere gaitasun gehiago dutenekin. Horregatik nik planteatzen dudana,IRAKASLEEK BERE JARRERA ALDATZEA da, bestela, arazoetan aipatu den bezala, umeek ilusioa gal dezakete eta indibidualismoa sustatzen da.
Laburtuz, egoera honen aurrean jarriko nuken konponbidea, irakasleek bere jarrera umeekiko(batik bat gaitasun handia ez dutenen aurrean) aldatzea.

Pigmalion efektua

Pigmalion efektuaren aitzakiaz Robert Rosenthalek egin zuen hezkuntza-esperimentu bat non klase bat bi taldetan banandu zituen esanez talde bat adimentsuagoa zela bestea baino, gezurra izanda. Kurtso amaieran ikusi zuen "talde onak" emaitza hobeagoak atera zituela irakasleak gehiago saiatzen zirelako mutiko azkarrak baitziren eta "talde txarrak" emaitza txarragoak atera zituzten irakasleen gogo faltagatik.
Esperimentu honek arazo hauek planteatu dizkigu:
1.Irakasleek alderatzen dituztela umeak gaitasunarengatik.
2.Irakasleek ez dute berdin jokatzen "azkarrak" edo "txarragoak" diren mutilekin.
3.Irakasleen joera hau eragingo du ume askok interesa galduko dutela,motibazio faltarengatik.
4.Irakasleen joera hau eragingo dute umeengan indibidualismoa, dagoen ezberdinketa indibidualki jokatzera bultzatuko dituzte.
5.Indibidualismo joera hau gerorako kaltegarria izango da

lunes, 23 de septiembre de 2013

Ahaztu behar ez dugun gauza

Argazki hau igo egin dugu zeren eta bertan agertzen da esaldi bat pertsona guztiak kontuan hartu behar izango duguna, batez ere hurrengo irakasleak izango garenok. Gure funtzioa izango da ondorengoei gauzak irakastea baina ezin dugula ahaztu beti gauzak ikasteko prest egon behar garela. Irakazteko lehenengo ikasi behar da




sábado, 21 de septiembre de 2013

Gaur egungo hezkuntza Afganistanen

Argazki honetan ikus dezakegu hezkuntzaren egoera herrialde atzeratuetan pixkanaka pixkana hobetzen doala. Nahiz eta aldaketak oso modu geldoan gertatu, ezin izango genukeen duela hiru urte imaginatu horrelako argazkirik aurkituko genukeela. Beste aldetik nesken egoera larria beste desabantaila zen horrelako herrialdeetan; gaur egun ordea, eskoletara joateko eskubideak lortzen hasi dira.

WEB-ORRI INTERESGARRIA

Interneten  arakatu eta gero, hau izan da aukeratu dugun web-orria, profesor en linea deiturikoa. Bertan, lehen hezkuntzako maila bakoitzeko ikasgaiei buruzko informazioa agertzen da. Web-orri hau lagungarria izan daiteke informazioa edo edukiak aztertzeko. Gainera, gure ikasketekin lotuta dagoenez, askoz ere praktikoagoa bihur daiteke. Informazio gehiago: http://www.profesorenlinea.cl/
Espero dugu lagungarria izatea.GOZA EZAZUE!!!1

jueves, 19 de septiembre de 2013

Bideo honetan arazoak dituen umea agertzen da. Bideoan ikus dezakegu irakasleak umeari gehitzen irakasten diola metodo berezi baten bitartez: makilatxo lodiek 10 unitate balio dute, eta argalek unitate 1. Metodo honen bitartez, umeak zenbakiak bereizten ikasten du.
Nahiz eta bideoa gazteleraz egon, espero dugu zuen gustokoa izatea.
Bideo honek irakasten digu arazoak dituzten umeek ere gai direla hainbat gauza menperatzeko, eta horregatik ezin ditugu gure gizartetik baztertu.

SARRERA

Kaixo! Gu Lehen Hezkuntza graduko ikasleak gara Gasteizko unibertsitatean eta blog hau sortu dugu gure berriak (bideoak, argazkiak, web orri interesgarriak...) argitaratzeko.